Gaur egungo krisiaren ondorioz, %40 handitu da Elikagai Bankuei laguntza eskatzen dieten ongintzako erakundeen eskaera. EROSKI Fundazioak, FESBAL-Espainiako Elikagai Bankuen Federazioarekin lankidetzan, bere zentro guztietan Elikagaiak Biltzeko Kanpaina Nazionala gauzatu zuen urriaren 2an eta 3an. Zure erosketatik pixka bat asko da lemapean, EROSKIren Elikagaiak Biltzeko hogeita zazpigarren kanpainaren helburua izan da kontsumitzaileak animatzera kolektiborik behartsuenen beharrak arintzen laguntzeko.
Elikagaiak Biltzeko Kanpaina EROSKIko kontsumitzaileek gehien baloratzen dutenetakoa da, kanpainaren balantze guztiz positiboak erakusten duenez.
335.205 kilo janari, 250.000 euroren balioarekin Hasi zenetik igaro diren hamahiru urteetan, EROSKIk 2.998.616 elikagai kilo baino gehiago jaso ditu, eta aurreko kanpainan EROSKI Fundazioak 335.205 kilo eman zizkien Elikagai Bankuei, 250.000 euro baino gehiagoko balioarekin. EROSKIk kanpaina honetan izan duen konpromisoa izan da establezimendu bakoitzean guztira emandako elikagai kiloetatik beste %20 ematea. Parte hartu zuten kontsumitzaileek EROSKI dendetan berariaz adierazitako mahaietan utzi zituzten elikagaiak beren borondatez. Dagokien Elikagai Bankuek jasotzen dituzte emaitza horiek, eta beren laguntza jasotzen duten ongintzako 6.556 erakundeetan banatzen dituzte.
Ekintza hori EROSKIk FESBALekin izenpetuta duen hitzarmenaren baitan kokatzen da, eta hor urtean beste bi kanpaina ere sartzen dira: Elikagai Freskoen Emaitza eta Truke Solidarioak. Horien helburua beharrik handienean dauden kolektiboen oinarrizko beharrak asetzen laguntzea da.
FESBAL
Espainiako Elikagai Bankuen Federazioa (FESBAL) duela hamahiru urte ari da EROSKIrekin lankidetza hitzarmenak lantzen, eta Espainian banatutako berrogeita hamar banku baino gehiago ordezkatzen ditu.
Elikagai Bankuak irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, eta ongintzako hainbat erakundetarako elikagaiak jaso, gorde eta banatzen jarduten duten boluntarioek osatzen dituzte. Gaur egun, FESBALek, Federazioa osatzen duten 52 elikagai bankuen bidez, ongintzako 6.556 erakunderi erantzuten die, eta laguntza horren onuradunak 884.995 pertsona dira. Joan den urtean, FESBALek guztira 64 milioi kg elikagai banatu zituen.
ELKARTASUNAREN KONPROMISOA |
|
Orain dela 40 urtetik hona EROSKIren etekinen %10 ekintza sozialeko ekimenetara bideratzen da. Fundazioaren bitartez bideratzen dira gizartera eramaten diren etekinen zati handi bat, eta bereziki komunitatearen beharren hiru arlotara bideratzen dira: kontsumitzailearen informazioa eta prestakuntza, ingurumenaren defentsa eta elkartasuna
|
|
|