bertsio eskuragarria bienvenido | ongi etorri | benvingut | benvido
ERSOKI-k eta Fesbal-ek hitzarmena sinatu dute behartsuenen artean elikagai freskoak banatzeko asmoz

2009(e)ko uztailak 14

Elikagai-Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) eta EROSKIk gaur sinatu duten lankidetza-hitzarmenari esker, EROSKIk produktu freskoak dohain emango ditu, familia eta langabetuen artean banatzeko.

Egungo krisiaren eraginez, %40 gehitu da Elikagai-Bankuetan laguntza eske ibiltzen diren ongintza-erakundeen eskaria. Erakunde hauetara jotzen dute gizarte-kolektiborik behartsuenek, baita zailtasun egoera larrian dauden familiek eta langabetuek ere.

"EROSKIrekiko akordio berri honek gizarteko sektorerik behartsuenen aldeko elikagai-horniketa hobetzen lagunduko digu, kantitatean nahiz kalitatean, elikadura egokia izateko beharrezkoak diren produktu freskoak gaineratuz beren dietari", ziurtatu du FESBALeko Zuzendari Nagusi José Antonio Busto-k.

Produktu freskoak direnez gero, banaketa egun-egunero egingo da, EROSKIk freskotasunaren alde bereganatu duen konpromisoari esker. Konpromiso horren arabera, iogurrak, postreak, arrautzak eta moldeko ogia iraungipen-data baino lehenago kendu ohi dira saltokietako apaletatik. Horrek ezinbesteko denbora-tartea eskaintzen du dohaintzan emandako produktuak hartzaileengana kalitate eta segurtasun egoera egokian irits daitezen. Horretarako, hotzaren kateako osagaiak sendotu dira.

"Duela hamahiru urtez geroztik, elkartasunezko konpromisoa mantentzen dugu Elikagai-Bankuekin. Oraingo honetan, kontsumitzaileen eskariz hasi behar dugu elikagai freskoen dohaintza. Gure gizarte-inplikazioarekin bat datozen elkartasunezko irtenbideak eskatzen dizkigute egungo egoera zailari aurre egiteko. Gure kalkuluen arabera, urte bakar batean, 3.600 tona produktu baino gehiago eman ahal izango ditugu, ekimen honetaz baliatuko diren milaka familiaren mesedetan", azaldu du EROSKIko Gizarte-Erantzukizuneko Zuzendari Alejandro Martinez Berriotxoak. Euskadin, dohaintzan emandako elikagai-kopurua 38.986 kilokoa izango litzateke hilero (18.565 Bizkaian, 14.852 Gipuzkoan eta 5.569 Araban).

Ekimen honekin batera, EROSKIk beste kanpaina bi abiarazi ditu FESBALen lankidetzaz. Alde batetik, ekainaz geroztik, elkartasun txanponak delako kanpaina egiten ari da EROSKIko hipermerkatu guztietan, hipermerkatu bakoitzaren inguruko gizarte-jantokietarako dirua biltzeko asmoz. Bestalde, duela 13 urtez geroztik, EROSKIk elikagaiak biltzeko kanpaina egiten du, kontsumitzaileek elikagai-dohaintzak egiteko aukera izan dezaten EROSKIk urtean bi aldiz prestatzen dituen bilketa-guneetan.



FESBALi buruz

Duela 13 urtez geroztik EROSKIrekin lankidetza-akordioak sinatuak dituen Elikagai-Bankuen Espainiako Federazioak Estatu osoan zehar barreiatutako berrogeita hamar bat banku ordezkatzen ditu. Elikagai-Bankuak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, boluntarioek osatutakoak, ongintza-erakunde desberdinen alde elikagaiak batu, bildu eta banatzea xede dutenak. FESBALek, gaur egun, federazioa osatzen duten 52 elikagai-bankuen bidez, zerbitzua ematen die 6.556 ongintza-erakunderi, eta 884.995 pertsona baliatzen dira guztira laguntza horretaz. Iaz, FESBALek 64 milioi kilo elikagai banatu zituen.

Elkartasuna azalera joan Inprimatu Beste pertsona bati bidali
Informazio gehiago Elkartasunari buruz
BIZKAIKO CARITAS-EK, EROSKIK eta euskadiko kutxak "elikagai-txartelak" banatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

EROSKI FUNDAZIOAK 64.900 euro bideratu ditu nazioarteko lankidetzarako laguntzen VIII. edizioko hiru proiektu finantzatzera

Eroski Fundazioak 504.500 euroko balioa duten produktuak eman dizkio Munduko Haurren Federazioari

Donosti Cup-ek Unicef 2008 saria jaso du

Informazio guztia Elkartasunari buruz

testuaren neurria: a a a
info@fundacioneroski.es © EROSKI FUNDAZIOA|Lege oharra