bertsio eskuragarria bienvenido | ongi etorri | benvingut | benvido
BIZKAIKO CARITAS-EK, EROSKIK eta euskadiko kutxak "elikagai-txartelak" banatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute

2009(e)ko uztailak 6

•EROSKIk eta CAJA LABORAL-EUSKADIKO KUTXAk, elkartasunezko ekimen honetarako premiazko azpiegitura jartzeaz gain, diru-ekarpena ere egin dute CARITASek egiten duenaren osagarri gisa
•BIZKAIKO CARITAS arduratuko da txartelak banatzeaz, Caritas-ek berak artatu eta ekimen honetaz baliatuko diren familien artean
•Elikagai-txartelak EROSKI kooperatibak Bizkaian duen edozein saltokitan trukatu ahal izango dira
•Gaur sinatu den Lankidetza Hitzarmena 2009ko abenduaren 31 arte egongo da indarrean.

EROSKIk eta CAJA LABORAL-EUSKADIKO KUTXAk, krisiaren eraginez oinarrizko beharrizanei erantzuteko baliabide nahikorik ez dutenen alde egin dute. Xede horretarako, Lankidetza Hitzarmena sinatu dute Bizkaiko Caritas-ekin, eta honen bidez, baldintza jakin batzuk bete eta Caritas-era languntza eske jotzen duten pertsonek EROSKI kooperatibak Bizkaian duen edozein saltokitan trukatzeko moduko “elikagai-txartelak” jasoko dituzte.

Elkartasunezko ekimen hau abian jartzeko behar den azpiegitura osoa eskaintzeaz gain, EROSKIk eta Euskadiko Kutxak proiektu honetarako diru-ekarpena ere egin dute, Bizkaiko Caritas-en baliabideen osagarri gisa. Akordio hau indarrean dagoen bitartean, Bizkaiko 600 familia baino gehiago ekimen honetaz baliatzea aurreikusi da.

Bizkaiko Caritas-ek artatzen dituen baliabide nahikorik gabeko familiei oinarrizko kontsumo-produktuak helarazteaz gain, proiektu honen bitartez, gizarte-laguntzarekin zerikusia duten irizpideetatik at ere normalizatu nahi da elikagaietarako irisgarritasun hori, bazterkeria-egoeran edo horretarako arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea xede duten prozesu zabalagoetako irizpide integratzaileei jarraituz.



Elikagai-Txartelak

Ekimeneko partaide guztiek bat egingo dute "Elikagai-Txartelak" banatu eta kontrolatzeko prozesuan. Alde batetik, Bizkaiko Caritas arduratuko da laguntza eskatzen duen pertsona edo familiaren egoerari buruzko informazioa batzeaz, eskatutako baldintzak betetzen dituen ala ez egiaztatu ahal izateko. Eskabideak batu eta onuradunak erabaki ondoren, gizarte-langile batek prozesu osoaren jarraipena egingo du ekimenaren funtzionamendu egokia segurtatzeko. Azkenik, EROSKIk dagokion lana egingo du saltokietan.

"Elikagai-Txartelak" izendunak dira, 25na euroko balioa eta urtebeteko gehienezko iraupena izango dute, eta Bizkaiko Caritas-en zigilua eraman beharko dute. Laguntzaren gehienezko iraupena 3 hilabetekoa izango da.

Txartelak premia biziko elikagaiak lortzeko trukatu beharko dira, eta ondorioz, ekimen honetatik kanpo geratuko dira edari alkoholdunak, edari energetikoak, freskagarriak, litxarreriak, aperitiboak, snackak eta kosmetika-produktuak. Familia bakoitzari dagokion txartel-kopurua aldakorra izango da familia-unitatea osatzen duen kide-kopuruaren arabera. Bizkaiko Caritas izango da familia bakoitzaren egoera eta laguntza hartzeko baldintzak betetzen ote dituen baloratzeaz eta dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteaz arduratuko dena.



Bilboko Elizbarrutiko Caritas-i buruz

Caritas da bazterkeria-egoeran edo horretarako arriskuan dauden Bizkaia osoko pertsonei laguntzeko Elizbarrutiko erakunde sozio-karitatiboa da. Horretarako, eskuhartze sozialeko programa desberdinak lantzen ditu, hala nola: harrera, arropa, familia-gizarteratzea, haurtzaroa, adinekoak, lan-munduratzea (enplegua), etxerik gabekoak, drogamenpekotasunak, zerbitzu juridiko eta psikologikoa, etab.; baita nazioarteko lankidetza-programa eta animazio komunitarioa, gizarte-sentsibilizazioa eta salaketa, boluntariotza eta ikerketa arloak ere.

Nolanahi ere, Caritas-en azken helburua ez da batere aldatu duela 50 urtetik gora sortu zenez geroztik: justiziaren alde lan egitea; gizartea aldaraztea, pertsona guztiei behar duten lekua —bazterketarik gabe— eskainiko dien zuzenbidezko, berdintasunezko eta anaiarteko eredu berri bat lortzeko asmoz.

Elkartasuna azalera joan Inprimatu Beste pertsona bati bidali
Informazio gehiago Elkartasunari buruz
EROSKI FUNDAZIOAK 64.900 euro bideratu ditu nazioarteko lankidetzarako laguntzen VIII. edizioko hiru proiektu finantzatzera

Eroski Fundazioak 504.500 euroko balioa duten produktuak eman dizkio Munduko Haurren Federazioari

Donosti Cup-ek Unicef 2008 saria jaso du

ONCE zirkuitu interaktiboak 16 hiri bisitatu ditu eta 5 geratzen dira periploa osatzeko

Informazio guztia Elkartasunari buruz

testuaren neurria: a a a
info@fundacioneroski.es © EROSKI FUNDAZIOA|Lege oharra