bertsio eskuragarria bienvenido | ongi etorri | benvingut | benvido
Eroski Taldea Fundazioak kontsumitzaileei egokitu zaigun ingurune aldakor honi aurre egiteko irtenbideak eta erantzunak eskaintzen dizkie. Eroskiri eta Consumi lotutako milaka kontsumitzaile eta langileren esfortzuaren fruitua da; kooperatiba horiek liderrak dira banaketaren sektorean, eta hamarkada asko dira kontsumoari eta gizarte eta ingurumeneko gaiei buruzko arloan sentsibilitate handia erakusten ari direla.

Informazioa kontsumitzaileari

Garapen jasangarria
Berrikuntza eta gizarte ekimenak

Protagonistak


Eroski Taldeak gure Fundaziora bideratzen ditu etekinen zati bat eta, ekarpen horien bidez, kontsumitzaileen aldeko ekimenak garatzen laguntzen digu, baita zabalkunde kanpainak egiten, aldizkariak eta gidak argitaratzen, bekak eskaintzen, Hirugarren Munduari laguntzeko kanpainak antolatzen eta, elikagaiak, jostailuak eta testuliburuak bilduz, elkartasun kanpainak garatzen ere.

Kontsumitzaileak dira ekimen horiek bultzatzen dituztenak, erosten dutenaren zati bat guztiontzako bizitza kalitate hobea sustatzera bideratzen baita. Fundazio hau Patronatu batek gidatzen du, eta bertan Eroski taldea osatzen duten sozietateek, kontsumitzaileek eta hainbat adituk dute ordezkaritza, azken horiek osasunari, ingurumenari, teknologia berriei eta abarri buruz duten jakituria ematen dutelarik. Gainera, diziplinarteko talde tekniko zabala dauka, kontsumitzaileengandik oso gertu diharduena, beren beharrei etengabe erantzuteko proiektu sozial eta humanoa garatzeko helburua duena.

Eroski Taldea Fundazioa erakunde bizi eta parte hartzailea da, komunitate osoari informazio baliagarria eta praktikoa ematen diona. Gainera, kontsumitzaileei dagozkien gauza guztietan etika eta gardentasuna gailentzen direla zaintzeko konpromisoa dauka. Gure lanak hiru lerro nagusiri jarraitzen die: informazioa kontsumitzaileari, berrikuntza eta gizarte ekimenak, eta garapen jasangarriaren sustapena.



Informazioa kontsumitzaileari
Publicaciones de información al consumidorConsumer EROSKI Estatuan tiradarik handiena duen aldizkaria da eta, informazio egiazkoa eta zorrotza ematen duelarik, argitalpen liderra da, gure eguneroko bizimoduan oso erabilgarria. Interneteko osagarria CONSUMER EROSKI da, kontsumitzailearen egunerokoa (www.consumer.es): egunero gaurkotzen den webgunea da, eta milaka orritan oso informazio baliagarria ematen du. Horrez gainera, internautak gure fundazioak garatzen edo babesten dituen ekimenei buruzko informazioa lortu nahi badu, www.fundaciongrupoeroski.es. helbidean begira dezake.

Berrikuntza eta gizarte ekimenak
Innovación e iniciativas socialesAnalisietarako laborategi propioa izateaz gainera, Eroski Taldea Fundazioak Bekak eta Laguntzak sustatzen ditu Bioetikaren, Bioteknologiaren eta Elikaduraren Segurtasunaren arloetan ikerketak egiteko. Eta kontsumitzaileei gizarte ekimenak proposatzen dizkie, hala nola GKE-ei laguntzea, ezinduentzako lan kontratuak, Bidezko Merkataritza zabaltzeko kanpainak, ume iheslarientzako arropak, jostailuak, elikagaiak eta testuliburuak biltzeko kanpainak, etab. Gainera, kultur dibertsitatea laguntzen eta bultzatzen du eta, horretarako, tokian tokiko artea, hizkuntza eta tradizioak sustatzeko jarduerak garatzen ditu. Eta hitzarmenak izenpetzen ditugu kultur erakundeekin edo literatur programak babesten ditugu.

Garapen jasangarria
Protección del medio ambiente Ingurumenaren babesak oso leku handia betetzen du Fundazio honetan eta, besteak beste, Eroski Taldearen saltokietan ekintza ekologikoak garatzen ditu –berriro erabiltzeko poltsak, kamiseta-poltsak biltzea, sentsibilizazio kanpainak...–, ingurumenari eta tokian tokiko inguruneari lotutako laguntza programak eta ekimenak laguntzen ditu, edota Hirugarren Munduko garapen jasangarriko proiektuetan parte hartzen du.

Protagonistak
Los protagonistas Kontsumitzailea da Eroski Taldea Fundazioko egiazko protagonista. Eroski Taldeko establezimenduetako bezeroak dira, eguneroko erosketa bertan eginez, gure erakundea egunez egun babesten dutena, izan ere, Eroski Taldearen etekinen zati bat, Taldea osatzen duten beste erakunde batzuen ekarpenekin batera, Eroski Taldea Fundaziora bideratzen da, Eroski eta Consum kooperatiben Hezkuntza eta Sustapen Fondoaren bitartez. Pertsonek osatutakoa eta pertsonentzako den proiektu honek, gainera, lankidetza hitzarmenak izenpetzen ditu hainbat erakunde, elkarte, fundazio, museo, unibertsitate, ikerketa institutu eta GKErekin.


Eroski Taldea Fundazioko ekipoa pertsona talde zabal batek osatzen du, eta hauek dira zuzendaritzako kideak:
Constan Dacosta
Lehendakaria

Arantza Laskurain
Zuzendari nagusia

Marta Areizaga
Gizarte Erantzukizuneko zuzendaria

Ricardo Oleaga
Informazio Produktuen zuzendaria

Carmen Picot
Kontsumitzaileen zuzendaria

Eduardo Cifrián
Kalitate Sistemen zuzendaria

Iñaki Larrabeiti
Produktu Kalitatearen Zuzendaria

Web proiektu honen garapenaren ardura Iker Merchanena eta Jol Gisasolarena dira. Eta diseinua eta aplikazio informatikoen arduraduna New Media Publishing da.
testuaren neurria: a a a
info@fundacioneroski.es © EROSKI FUNDAZIOA|Lege oharra