bertsio eskuragarria bienvenido | ongi etorri | benvingut | benvido
Ingurumenaren aldeko kanpaina: plastikozko poltsen erabilera murriztea
EROSKIk euro zentimo bat deskontatzen du erosketa egitean erabili gabeko kamiseta poltsa bakoitzeko, eta ekimen horrek aurrezkia dakar ingurumenerako ere

2009(e)ko irailak 11

EROSKIk, plastikozko poltsak erabiltzeak dakartzan arazoez oharturik, ekimen berritzaile bat abiarazi du, kontsumitzaileei ingurumena gehiago errespetatuko duten ohiturak hartzen laguntzeko: irailaren 10etik aurrera, erabili gabeko kamiseta poltsa bakoitzeko euro zentimo bat deskontatuko die kontsumitzaileei. Bezeroek dirua aurrezteaz gain, ekimenak ingurumenerako ere sortuko du aurrezkia, plastikozko poltsa gutxiago erabiliko baitira eta, ondorioz, horien eragina ere txikiagoa izango baita.

Kaxako sistema informatikoak,erosketaren bolumenaren arabera, automatikoki kalkulatuko du zenbat kamiseta poltsa behar izango liratekeen, eta berehala deskontatuko da zenbatekotik. Poltsak direla eta, erosketetan ohitura berriak hartzen laguntzeko, EROSKIk hainbat alternatiba jarriko ditu bezeroen esku kamiseta poltsak ordezteko, horien artean poltsa berrerabilgarriak edota betiko erosketa saskiak. Gainera, EROSKIk erabilera bakarreko plastikozko poltsak doan ematen jarraituko du horrela nahi duten bezeroentzat.

EROSKIk kalkulatu du ekimen honekin urtean 60 plastikozko poltsa gutxiago erabiliko direla.



Kontsumitzaileen Eskolak eta Guneak

Ekimen hau Kontsumitzaileen Eskoletara gehitzen zaie: Eskolak informazio saioak dira, parte-hartzaileak hainbat gairi buruz informatzeko, esaterako, nola murriztu CO2 emisioak, zer eta nola berrerabili eta birziklatu, kontsumo iraunkorrerako praktika onak, etab.

Izan ere, ekimenak EROSKIk antolatzen dituen Kontsumitzaileen Guneetan bezeroek plastikozko poltsen erabileraren eta ingurumenaren inguruan adierazitako kezkari erantzuten dio. 2008an 17 Gune elkartu ziren Espainiako beste hainbeste hiritan, eta bilera horietan kontsumitzaileek adierazi zuten EROSKIk egindako ekarpenen artean garrantzitsuenetakoak poltsa ekologiko berrerabilgarrien erabilera eta informazio eta sentsibilizazio kanpainak direla, betiere ingurumena kontserbatzeari eta zaintzeari dagokionez.



WWF España-ren laguntzaz

Ekimenak WWF España GKEaren babesa dauka, zeinarekin EROSKIk hainbat aldiz jardun duen lankidetzan.

“Kontsumitzaileen artean kontzientziazio falta dago, horrelako poltsen erabilerak ingurumenean duen eraginari buruz eta, horregatik, beste urrats bat egitea erabaki dugu, horrelako poltsen erabilera murrizteko dugun konpromisoaren barruan. Gure iritziz, kamiseta erako poltsa hauek erabiltzea saihesten duten kontsumitzaileak sarituz, egiazki lagun dezakegu horien ohiturak aldatzen eta ekologiari dagokionez hiritar arduratsuagoak izaten”, dio Alejandro Martinezek, EROSKIko Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.

WWF Españako idazkari nagusia den Juan Carlos del Olmoren hitzetan, “plastikozko poltsen ekoizpena, egiten dugun erabilera neurrigabea eta birziklatzeko prozesua dira gizarte modernoek ditugun ingurumen arazo nagusietakoak. Ingurumenean duten eraginaz oharturik, EROSKIk eta WWF Españak ahaleginak batu eta gure hondar alea eskaini nahi dugu mundu garbiago eta ingurumena gehiago errespetatuko duen baten alde. EROSKIk bezeroei erabiltzen ez dituzten poltsak deskontatuko die ticketean. Ekimen aitzindaria da, eta bultzada handia emango dio kontsumitzeko ohitura iraunkorragoak zabaltzeko bideari”.



Plastikozko poltsak erabiltzeari buruz

Espainian, herritar bakoitzak erabilera bakarreko 238 poltsa erabiltzen ditu urtero batez beste, eta horrek esan nahi du kontsumoa guztira 16.000 milioi poltsa dela. Datu horrek esan nahi du ingurumen eragina oso handia dela, poltsa horien erabilerak –‘kamiseta’ ere esaten zaie– gutxi gorabehera 100.000 tona zabor sortzen baitu, eta 441.000 tona CO2-ko emisioak.

Hondakin Plan Nazionalak 2010erako erabilera bakarreko poltsen erabilera %50 murrizteko helburua ezarrita dauka, baina kontsumitzaileen artean kontzientziazio falta ikaragarria dago, gaur egun poltsen %10 baino ez baita birziklatzen.


Ingurumen konpromisoa sendoa
EROSKIk 20 urte daramatza plastikozko poltsek ingurumenean sortzen duten eragina minimizatzeko lanean. 1991z geroztik, EROSKIk ingurumena zaintzen duten lehendabiziko poltsak atera zituenetik, horrelako poltsak etengabe egon dira bere dendetan.

Ingurumena zaintzea eta biodibertsitatea babestea etengabeko erronka dira EROSKIrentzat eta, horren aldeko borrokan, langileak zein hornitzaile eta bezeroak ere sartu nahi ditu, hainbat ekimen abiaraziz.

Konpromisoaren ibilbidea:

- 1991: ingurumena zaintzen duten lehendabiziko poltsak atera ziren, fotodegradagarriak.

- 1997: poltsa berrerabilgarriak atera ziren, 15 aldiz erabiltzeko ere, eta %40ko leku gehiagorekin. Horiekin, soilik 2007an, kamiseta erako 2.700.000 poltsa aurrezten lagundu da.

- 2007: koloratzailearen zati handi bat kendu zen betiko plastikozko poltsetatik eta, ondorioz, osagai horrek dituen eragin kaltegarriak murriztu dira.

- 2008: proba pilotu bat egin zen hiru motatako poltsa berrerabilgarriekin (plastikozko poltsa berrerabilgarria; errafiazko poltsa ekologikoa eta TNTzko eko-zurekin poltsa); horiei esker, 1.250.000 poltsa tradizional gutxiago erabili dira.

- 2009ko ekaina: poltsa berrerabilgarri berria atera zen.

Ingurumena azalera joan Inprimatu Beste pertsona bati bidali
Informazio gehiago Ingurumenari buruz
EROSKIK 125 plastiko-poltsa aurrezteko moduko poltsa berrerabilgarria eskainiko du bere 115 hipermerkatuetan

Itzali gastua, piztu aurrezkia

Boluntarioek natur parkeak zaindu dituzte

'Birziklatzen ikasi' kanpaina Valentziako 133 herritan izan da

Informazio guztia Ingurumenari buruz

testuaren neurria: a a a
info@fundacioneroski.es © EROSKI FUNDAZIOA|Lege oharra