Duela lau urte Hurchillos herriko ikastetxe publikoak neurri berritzaile bat abiarazi zuen ingurumenaren alde borondateak elkartzeko asmoarekin. Orduan Dekalogo bat osatu zen, Lurraren Hezkuntza Kontratua biltzen zuena, eta helburua 3 eta 16 urte bitarteko milioi bat neska-mutilek hura sinatzea zen. Helburua erruz gainditu zen eta, horrenbestez, munduan lehenengo aldiz, milioi bat eskola umek baino gehiagok ingurua eta Lurra pertsonalki zaintzeko konpromisoa hartu zuten. Eroski Taldea Fundazioak lehenengo fase hartan parte hartu zuen, bere bezeroen esku Lurraren aldeko Heziketa Kontratuak jarri baitzituen, ondoren Hurchilloko ikastetxera igor zitzaten. Ekimenari esker ikastetxeak Ingurumenari buruzko bi sari nazional irabazi zituen, eta Hezkuntzako sari nazional bat.
Milioi bat umetik bost milioi heldura
Aurreko helburua beteta, milioi bat neska-mutilek izenpetzea lortu zelarik, Hurchilloko ikastetxeak orain 5 milioi helduren babesa lortu nahi du. Babes horren oinarrian Lurraren aldeko konpromisoa biltzen duen dekalogoa sinatzea dago, eta hau da konpromisoaren izenburua: Lurraren aldeko Heziketa Kontratua. Kanpaina datorren ekainaren 5era bitartean garatuko da.
Sinatu nahi baduzu egin klik hemen
Lurraren aldeko Heziketa Kontratua.
Lurraren Kontratua Orihuelako Pepe Vergara idazleak idatzitako agiri bat da eta, ingurumenari buruzko neurri jakin eta hurbileko batzuen bitartez, hiritarrak planeta zaintzeak duen garrantziaz kontzientziatzea du helburu. Kontratua printzipio dekalogo batez osatuta dago, hiritarrak bere inguruneari buruzko konpromiso indibidual gisa barneratua.
"Lurra dut etxe erraldoi. Bertan bizi behar dut, bertan elkarrekin bizi behar dugu. Bertan hazi eta ikasten dut, jolas eta barre egiten dut. Bertan zoriontsu izan behar dut. Horregatik hartzen dut zaintzeko konpromisoa. Gaurgero lurra zaintzea izango da nire zereginetakoa. Nagoen lekuan nagoela, nire apurtxoa emango dut gure planeta egunetik egunera bizigarriagoa izan dadin".
Hau da nire konpromisoa:
Etxean::
Lehenengoa: Ez dut ura ateratzen utziko aurpegia, eskuak edo hortzak garbitzen ari naizenean. Iturria itxiko dut, erabiltzen ari ez naizenean.
Bigarrena: Inor argitzen ez duten edo ezertarako balio ez duten argiak itzaliko ditut. Energia elektrikoa aurrezten badut ura eta beste baliabide natural ugari aurrezten dut.
Hirugarrena: Zaborra sailkatzeko poltsa independenteak jartzen saiatuko naiz. Guraso eta anai-arrebak konbentzitzen saiatuko naiz zaborra nahas ez dezaten. Beira, plastikoa eta hondakin organikoak bereizi eta dagozkien edukiontzietan jarriko ditut.
Hirian:
Laugarrena: Etxetik kanpo ere kontuz ibili naiz urarekin. Edateko ura duten iturriak errespetatuko ditut. Ez dut ura jolaserako erabiliko, eta ez dut alferrik galduko. Badakit kontuz ibili ezean ura bukatu egin daitekeela. Iturriak baloratuko ditut, eta egarriak nagoenean edateko baino ez ditut erabiliko.
Bosgarrena: Nire hiria garbi mantenduko dut, nire planeta garbi mantentzeko lehenengo pauso gisa. Paperontziak erabiliko ditut. Ez dut lurrera botako txiklerik, zorrorik, paperik eta kalea zikin dezakeen ezer. Badakit hiri garbi bat politagoa eta atseginagoa dela.
Seigarrena: Berdeguneak errespetatuko ditut. Landare eta lorategiekin kontuz ibiliko naiz. Ez dut zapaldu behar ez den lekurik zapalduko.
Mendian, hondartzan edo landan:
Zazpigarrena: Naturara irteten naizenean soilik horretarako dauden lekuetan kokatuko dut kanpamendua. Gainera, zorrotz beteko ditut kanpalekura iristean aurkituko ditudan jarraibideak.
Zortzigarrena: Ez dut inoiz surik egingo horretarako erreserbatuta dauden lekuetatik kanpo, eta ez diot inori horrelakorik egiten utziko. Badakit sua dela naturaren etsai nagusia, eta nire ahalbide guztiekin borrokatuko naiz bere kontra. Gainera, saiatuko naiz erretzen dutenak konbentzitzen naturan gauden bitartean erre ez dezaten.
Bederatzigarrena: Egunaren amaieran aztertu egingo dut nagoen lekua, eta erabat garbi gera dadin saiatuko naiz. Inoiz ez dut naturan zaborrik utziko.
Nagoen lekuan nagoela:
Hamargarrena: Konpromiso horiek beteko ditut, eta bete-betean disfrutatuko dut nire planeta zaintzen dudan bitartean eta ingurukoek zain dezaten saiatzen naizen bitartean. Nire konpromisoa serioa eta benetakoa dela jasota gera dadin, izenpetzen dut
HURCHILLOKO IKASTETXE PUBLIKOA |
|
Hurchilloko ikastetxe publikoa 80 ikasle dituen eskola txiki bat da, Orihuelako Hurchillo alkate auzoan, Cabezoko maldan dagoena, eta antzinako historialariek bertan kokatzen zuten Miguel Hernandez poeta unibertsalaren lurraldea den Vega Bajako hiriburuaren lehendabiziko asentamendua. Ikastetxea orain dela 15 urte hasi zen hezkuntzaren kalitaterako proiektu batean lanean, ingurunearekin oso konpromiso sendoa hartuta. 2001. urtean, Ingurumena ezagutu eta horren alde sentsibilizatu eta konprometituko diren emakume eta gizonak hezteko helburuari helduta, Lurraren aldeko Heziketa Kontratuaren abenturari ekin zioten, ingurunearen eta Lurraren beraren aldeko Dekalogo batean zehaztuta, eta horrekin batera kanpaina bat abiarazi zuten, milioi bat ikaslek baino gehiagok euren sinadura eman zezaten. Orduan milioi bat mutilek eta neskak sinatu zuten. Gaur egun xedea helduek horien etsenpluari jarraitzea da. Hiru milioi eta erdik egin dute dagoeneko. Horien artean hainbat lehendakari autonomiko daude, Hezkuntza eta Ingurumeneko sailburuak, Auzitegi Konstituzionaleko lehendakariak, Estatuko Arartekoa, Kongresuko eta Senatuko lehendakariak eta Udalerri eta Probintzien Federazioa.
|
|
|