 |
Laburbilduz: |
 |
Web honetako informazioa EROSKI S. Koop. jabetza da.Zure web orrian bertan edota beste edozein mediotan estekak egiteko edo aipatzeko askatasuna duzu, betiere bere jabetza behar bezain garbi adierazi eta bere edukia aldatzen ez baduzu.
EROSKI S. Koop. titulartasunekoa den datu base bati gehitzen zaizkio ematen dizkiguzun datu pertsonalak. Datu base hori Datuak Babesteko Agentzian erregistratuta dago. Zure datuak kendu edota aldatu nahi badituzu e-mail bitartez edo web orrian bertan egin dezakezu. Taldea Fundazioak ez dizkie datu horiek hirugarrengoei emango.
Debekatuta dago "framing" edota web orrien egiletasunaren inguruan nahasmena sor dezakeen edozein jarduera.
Zure nabigazioa errazagoa izan dadin, hainbat orritan kukiak erabiltzen ditugu. Edozein arrazoi dela medio, horrelakorik nahi ez baduzu, zure nabigatzailean kentzeko askatasuna duzu. Kukiak zer diren jakin nahi duzu?
Edozein iruzkin edo iradokizun baduzu, ez zalantzarik izan eta helaraz iezaguzu. |
1.- HITZAURREA.
WEB honetarako sarbidea edozein erabiltzaileri ahalbidetzen zaio, baldin eta aldez aurretik klausula multzo honetako termino, baldintza, komunikazio, ohar eta bestelako legezko abisu irakurri eta onartzen baditu.
WEB honetan sartu eta ondoren erabiltzeko edukiaren osotasunarekiko adostasuna adierazi beharko du erabiltzaileak berariaz, erabat eta erreserbarik gabe. Aipaturiko sarrera doan da.
Erabiltzailea nabigatzeko Baldintza Orokor hauen edukiarekin ados egongo ez balitz, web hau utzi egin beharko luke, eta ezingo lituzke eskaintzen dituen zerbitzuetara sartu ezta horiek erabili ere.
WEBgune honen, bere zerbitzuen eta aipaturiko zerbitzuen edukien sarrera eta erabilera, beste inorena ez den bere erantzukizunaren pean egiten dela onartzen du erabiltzaileak, halaber, berariaz eta salbuespenik gabe.
WEB honetarako sarrera doan da, eta bistaratzeko ez du aurretiaz inolako harpidetzarik edo erregistrorik behar.
Beste WEBgune batzuekiko egin daitezkeen konexioak zein horien erabilera Baldintza Orokor hauei dagozkie, baita ere aipaturiko WEBgune horiek dituzten berariazko baldintzei. Berariaz debekatuta dago baimenduta ez dagoen bestelako erabilerarik egitea.
EROSKI S. Koop., egoki deritzon edozein momentutan, alde bakarreko WEB honen konfigurazioa, zerbitzuaren baldintzak eta beren edukia aldatu ahal izango ditu, eta zerbitzuak nahiz beren edukia mugatu edota eten ditzake, aldi baterako edo behin betiko. Bertarako sarrera galarazi ere ahal izango du, halaber, eta erabiltzailea aldaketez ohartarazten ahaleginduko da, betiere horretarako egokiera baldin badago, WEB orrian horien berri emanez.
2.- WEB HONEN JABEAREN NORTASUNA.
EROSKI S. Koop.
San Agustin auzoa, z/g.
48230 Elorrio
Bizkaia
CIF.- G-48921944
info@fundaciongrupoeroski.es
Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioan, Fundazio eta Babespeko Erakundeen Zuzendariordetza Orokorrean, 48/0132 zenbakiarekin erregistratua.
3.- ZERBITZU EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.
1.- Zerbitzuaren hornitzaile gisa, EROSKI S. Koop. WEB honetan eskaintzen diren zerbitzuak ematera behartuta dago, erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioen sekretua era eraginkorrean bermatu behar du, eta aldizka irits daitezkeen kexei erantzun behar die.
2.- Zerbitzuak mantendu, konpondu, eguneratu edota hobetzeko lanak eginez gero, EROSKI S. Koop. aldi baterako eta aldez aurretik ohartarazi gabe WEB honetarako sarbidea kentzeko eskubidea du, baita zerbitzuak emateko edo ezereztatzeko eskubideak beretzat gordetzeko ere, kalterik egin gabe, edozein modutan erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen ahaleginduko delarik, betiere horretarako egokiera baldin badago.
3.- Erabiltzaileak WEB honen bitartez eskuratutako zerbitzuen edo datu edo informazioaren erabilera haren kontu eta arriskupean geratuko da.
EROSKI S. Koop. ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, eskaintzen duen informazioa edo zerbitzuak, salbu eta, ezarritako legeak betez, eman behar dituzten bermeak edota elkartearen eta erabiltzailearen hitzarmen baten bitartez berariaz jasotakoak.
EROSKI S. Koop. ez du hirugarren pertsonek emandako edukia berresten, eta ez du emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, doitasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna bermatzen, erabiltzaileak edota beste pertsonaren batek edozein helbururekin erabiltzen duela ere.
4.- Web honi dagozkion jabetza intelektualeko eskubideak EROSKI Koop. E.renak dira.
Erreprodukzioa, banaketa, komunikazio publiko edo moldaketarako eskubideen
berariazko erabilera aipaturiko konpainiari dagokio, hirugarrenek aipatzeko
eskubidearen erabileraren kalterik gabe.
4.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.
1.- Erabiltzaileak, momentu oro, legearen arabera erabili behar ditu WEB honetako zerbitzuak, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz, EROSKI S. Koop. edo hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
Horrenbestez, WEB orri honen bitartez egingo diren ekintzak legeari, moralari, ordena publikoari eta ohitura onei egokituko zaizkiela bermatzen du erabiltzaileak, eta inoiz ere ez direla EROSKI S. Koop. izen onerako edo irudi komertzialerako iraingarriak izango segurtatuko du, ezta EROSKI TALDEKO beste edozein kiderentzat, WEBaren beste erabiltzaile batzuentzat edota hirugarrenentzat ere.
2.- Erabiltzaileak, EROSKI S. Koop. bere esku jartzen dituen zerbitzuen bidez, ez du edukiak kaltetuko edo aldatuko dituen ezein ekintza burutuko, ez du WEBaren funtzionamendu ona oztopatuko, eta ez ditu arazo teknikoak edota bestelakoak eragingo birus informatikoak izan dezaketen elementuak transferituz, edota WEB hau osorik edo zatika kaltetuz, oztopatuz edo etenez. Halaber, ezingo du beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan ez esku hartu ez hori aldatu.
3.- Edozein egoera dela eta, erabiltzaileak sartuko dituen datuen egiazkotasunaren gaineko erantzukizuna berea da bakarrik eta, horregatik, baldin eta datu faltsuak edota okerrak eman baditu, EROSKI S. Koop. beretzat gordetzen du WEB honetan sartzeko eskubidea debekatzea ukatzea.
5.- WEBGUNEAREN ETA BERE ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIK KANPO GELDITZEN DIREN BERME ETA ERANTZUKIZUNAK.
1.- EROSKI S. Koop. ez du WEBgune honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraipena bermatzen.
Hori horrela, WEBgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun eta jarraipenik ezagatik edota WEBgune honi erabiltzaileek emandako ustezko erabilgarritasunagatik eratorritako edozein motatako kalte-galeren erantzukizuna baztertzen du.
Edozein modutan, EROSKI S. Koop. ahaleginik handienak egingo ditu WEB honen erabilgarritasun jarraitua mantentze aldera.
2.- EROSKI S. Koop. pribatutasun sistemak jartzen ditu erabiltzaileen esku hirugarrenek datu pertsonaletara sartzea eragozteko. (EROSKI TALDEAren pribatutasun politika). EROSKI S. Koop. erabiltzaileak emandako datu pertsonalen segurtasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzen duten beharrezko segurtasun tekniko eta antolamenduzko neurri guztiak ezarri ditu.
Zentzu horretan, datu horiek jakinaraziko balira, aipaturiko elkarteak izan litezkeen kalte-galeren erantzukizunetik salbuesten du bere burua.
3.- Gai horri dagokionez, EROSKI S. Koop., segurtasuna bermatzeko neurri egoki guztiak hartu dituen arren, ez du kontrolatzen ez bermatzen Web orri honetan erabiltzailearen sistema informatikoan (software eta hardware) edo bertan gordeta egon daitezkeen dokumentu elektroniko eta fitxategietan aldaketak eragin ditzaketen birusik edo beste elementurik ez egotea.
EROSKI S. Koop. bere burua salbuesten du Web orri honetako edukietan birusak egoteagatik sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan aldaketak eragin ditzaketen edozein motatako kalte-galeren erantzukizunetik.
4.- EROSKI S. Koop. ez du erabiltzaileek WEBgune honen, bere zerbitzu eta edukien gainean egiten duten erabilera kontrolatzen, eta ez dago horretara behartuta. Bereziki, elkarte honek ez du erabiltzaileek WEBgune hau, bere zerbitzuak eta edukiak Baldintza Orokor hauekin bat eginez erabiliko dutela bermatzen, ezta erabilerazko Baldintza Bereziekin bat eginez erabiliko dutela ere, ezta arduratsu eta zuhur erabiliko dutela ere.
Elkarte honek ez du, halaber, erabiltzaileen nortasuna egiaztatzeko betebeharrik, eta ez du egiten. Erabiltzaileek beraiek beste erabiltzaile batzuei ematen dizkieten datuen egiazkotasuna, iraunaldia, zehaztasuna edota benetakotasuna egiaztatzeko betebeharrik ere ez du, eta ez du egiten.
5.- Erabiltzaileak onartzen du EROSKI S. Koop. fede onez sortu eta garatu duela ataria, barne eta kanpo iturrietatik jasotako informazioarekin, eta gaur egun dagoen moduan eskaintzen dio hori erabiltzaileari. Elementu okerrak edota akatsak egon daitezke eta, horregatik, atariak bertan nabigatu bitartean sor ditzakeen fidagarritasun, erabilgarritasun edo egokitasun faltsuak direla eta, erabiltzaileak EROSKI S. Koop. edozein erantzukizunetik salbuesten du.
6.- JABETZA INTELEKTUALA.
WEB honen edukiaren gaineko eskubide guztiak EROSKI S. Koop.ak dira, salbu eta edukiez hornitzeko hitzarmenak sinatu dituen enpresei dagozkienak. Horien jabetza intelektuala eta industriala arau nazional eta internazionalek babesten dute.
EROSKI, KOOP. E.ren diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak,
seinale bereizgarriak edo logoak, eta Web orri honen frameak, bannerrak,
softwarea eta kode, letra mota, objektu eta abarrak EROSKI, KOOP. E.ren
jabetzakoak dira eta hark bakarrik izango ditu horien gaineko esplotaziorako
legezko eskubideak.
Erabiltzailea WEB honetan nabigatzen ari den bitartean ager daitezkeen EROSKI TALDEko gainerako kideen logotipoak edo zeinu bereizgarriak dagozkien elkartearenak dira, eta horiek ustiatzeko eskubideak haienak bakarrik dira legez. WEB honetan sartzeko espresuki baimena eman dute.
WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezin du lehen aipaturiko elementurik kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, utzi edo saldu, ezta sorburua eskuratutako informazioan duten produktu edo zerbitzu berriak sortu ere, beren jatorria berariaz aipatu gabe.
Erabiltzaileak edukiak bere erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako bakarrik bistaratu eta kargatzeko baimena du. Horiek ezin ditu hirugarrengo edo beste erakunde batzuetara zabaldu.
Titulartasuna EROSKI FUNDAZIOko enpresa laguntzaileena izanik, WEB honetan agertzen diren grafiko eta diseinuen kasuan, honako baldintza hauek ezarriko dira era berean, kontrakoa dioen hitzarmena izan ezean.
Erabiltzaileak guztiz debekatuta dauka web honen edukia edo egitura aldatzea.
EROSKI S. Koop. WEB honetako edukiek ezaugarri pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, difamaziozkoak edo indarkeria bultzatzen dutenak ez edukitzeaz arduratuko da. Era beran, erabiltzailearentzat kaltegarri izan daitekeen edozein egoera saihesten saiatuko da.
7.- PROTECCIÓN DE DATOS DE CARÁCTER PERSOAL.
WEB honetako erabiltzaileak eman ditzakeen datu pertsonalak EROSKI S. Koop. jabetzakoa den fitxategi automatizatu batera gehitzen dira. Bere helburua zuren postontzi elektronikoan unean-unean elkarte honen ekintza eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso ahal izatea da.
Zure datu pertsonalak isilpean erabiliko dira eta ez zaizkie EROSKI FUNDAZIOtik kanpoko hirugarrengoei emango. Edozein kasutan, erabiltzaileak aurkatzeko, sartzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak erabil ditzake, Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1.999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat eginez, Bizkaian, Elorrioko San Agustin z/g auzoan egoitza soziala duen EROSKI FUNDAZIOra joz edota elkarte honekin ondorengo helbide edo posta elektronikoaren bitartez harremanetan jarriz:
info@fundaciongrupoeroski.es
8.- ESTEKA EDO LOTURA HIPERTESTUALAK.
Ezein hirugarrengok ezingo du "framing" erlaziorik ezarri bere web orriaren eta web orri honen artean.
WEB orri honek beste WEB atari edo gune batzuekin estekak edo loturak izanez gero, EROSKI S. Koop. kudeatzen ez dituenak, WEB atari edo gune horiekiko inongo kontrolik ez duela adierazten du elkarte honek, eta ez da bertako edukien erantzule egiten. WEB honek izan ditzakeen estekak informazio erreferentzia gisa baino ez dira eskainiko, bertako eduki, jabetza, zerbitzu edota eskaintzen dituzten produktuekiko inongo baloraziorik egin gabe.
Edozein modutan EROSKI S. Koop. eta EROSKI TALDEKO enpresek aipaturiko hirugarrengoek eskainitako zerbitzuekiko edozein erantzukizunetik salbuesten dute beren burua, horien aurka edozein motatako kexa edo salaketa egonda ere.
9.- KLAUSULEN BALIORIK ETA ERAGINGARRITASUNIK EZA.
WEB honetan nabigatzeko eta erabiltzeko honako Baldintza Orokor hauetako edozein klausula, osorik edota zatika, baliogabe edo eraginkortasunik gabetzat joko balitz, erabakiak horri edo dagokion zatiari bakarrik eragingo lioke eta, gainerakoan, beste Baldintza Orokor guztiek indarrean iraungo dute. Eragina izan duen erabaki hori edo dagokion zatia ez da klausulen artean jarriko, ezinbestekoa delako honako Baldintza Orokor hauei modu orokorrean eragiten dienean izan ezik.
10.- LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.
Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek, hala nola erabiltzailearen eta EROSKI S. Koop. edozein harreman, indarrean dagoen Espainiako legeriaren mende daude.
Baldintza Orokor hauen existentziatik edo edukitik eratorritako edota erabiltzailearen eta EROSKI S. Koop. arteko harremanei dagozkien edozein auzi dela eta, alde biak, egoki dakizkien bestelako edozein foru zuzenbideri espresuki uko eginez, Bilboko (Bizkaia) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren eta eskumen esklusiboaren mende jarriko dira.
|